FAQ

  • Edukia egokia al da Lehen Hezkuntzako curriculumari dagokionez?
  • Bai. ALBA misioan parte hartuz gero, curriculumak 5. eta 6. mailetarako zehaztutako oinarrizko eduki ugari landuko dituzu, baina modu praktikoan, esperimentu bidez. Gida didaktikoan aurkituko duzu erronka bakoitzean lantzen diren edukien egokitasunaren inguruko informazioa zure autonomia erkidegoko curriculumari dagokionez.

  • Proiektuan parte hartuz gero, zenbat eskola-ordu beharko ditut?
  • Gida didaktikoan, saioen eta haien banaketa kronologikoaren antolaketa xehatua aurkituko duzu. 14 saio izan ohi dira, 50 min edo ordubete ingurukoak.

  • Zein da nire ikasgelarako (talderako) erronka egokiena?
  • Biak dira egokiak Lehen Hezkuntzako 5. zein 6. mailetarako, eta independenteak dira, hots, ez da beharrezkoa bata gainditzea bestea egin ahal izateko. Ez baduzu inoiz ALBA misioan parte hartu, lehenbizi lehenengo erronka egitea gomendatzen dizugu (“Ikusezina ikusten”), fase horri dagozkion zientzia-curriculumeko eduki gehienak landuko baitituzu bertan. Izan ere, bigarren erronkak diziplinarteko ikuspegia dauka; beraz, egokiagoa da jada lehen erronka gainditu dutenentzat edo beste modu batera lan egin nahi dutenentzat.

  • Beharrezkoa al da zientzien alorreko ezagutza izatea proiektu honetan tutore izateko?
  • Gida didaktikoko argibide xehatuei esker, irakasle guztiak izango dira gai proiektua erraz gidatzeko. Halaber, laneko planak ere izango dituzte eskuragarri, non esperimentu-proposamena modu xehatuan azaltzen den. Dena den, material guztia goitik behera irakurtzea gomendatzen dugu, kontzeptuak ezagutzeko edo saioak behar bezala antolatzeko.

  • Posible da bi erronkak ikasgela (talde) berarekin egitea?
  • Ikasgela (talde) bakoitzak erronka bakarrean har dezake parte ikasturteko. Dena den, ikasgela bat baino gehiago kudeatzen badituzu eta, ondorioz, talde bat baino gehiago badauzkazu, posible da erronka batean batarekin parte hartzea, eta beste erronkan bestearekin.

  • Zer dauka ongietorri-paketeak?
  • Ongietorri-pakete bat emango da ikasgela (talde) bakoitzeko. Gutun-azalean, misioko esperimentuak egiteko materialaren zati bat aurkituko duzu, bai eta ikasleentzako sorpresaren bat ere. Misiorako gainerako materialaz ikastetxeak arduratuko dira. Materialok arruntak dira, lortzeko errazak. Ez da bidaliko ikasleek ikasgelan landu edo bete beharreko inprimaki ez fitxarik. Material hori plataformatik deskargatu ahal izango da.

  • Ezagutuko al dugu ALBA Sinkrotroian egiten dena?
  • Bai. Ikusiko dituzuen bideoetan, ALBAko langile batzuk ezagutu ahal izango dituzue, eta entitatean zer funtzio duten ikasi. Era berean, laborategiko saio bakoitzean, uneko esperimentua egiten lagundu dizueten pertsonekin bideo-konferentzia bat egiteko aukera zozketatuko da sari gisa. Gainera, helmugara heltzen diren taldeek guneko ikerlari baten bisita izateko aukeraren zozketan parte hartu ahal izango dute.

  • Egutegi jakin bati jarraitu behar al diogu misioa egiteko?
  • 2020-2021 ikasturtean, bigarren hiruhilekoan izango da misioa, urtarrilaren 8tik maiatzaren 15era. Lau laborategi daudenez, egutegi lehenetsi bat izango du bakoitzak. Gida didaktikoan zehaztuko dira egutegiak. Talde bakoitzak nahi duen erritmoan egin dezake misioa; sarien zozketetan parte hartu ahal izateko, ordea, zehaztutako epean burutu behar dira laborategiko saio guztiak. 

  • Zer hizkuntzatan dago eskuragarri laneko materiala?
  • 2020-2021 ikasturtean, gaztelaniaz zein katalanez izango dituzu eskuragarri ALBA misioaren webgunea eta material didaktikoa. Gainera, ikasleentzako esperimentu-proposamenen laneko planak ingelesez ere deskarga daitezke.

  • Posible da ikasgela (talde) bat baino gehiagorekin parte hartzea?
  • Bai. Irakasle-profilean, hainbat talde sortu ahalko dituzu, eta talde bakoitzari misio bat esleitu. Horrela, gune bereizi bat izango du ikasgela (talde) bakoitzak plataforman, nork bere bidea egin dezan.

  • Prozesuan zehar zalantzarik badugu, norekin jarri behar dugu harremanetan?
  • Bidali mezu elektroniko bat misionalba@cells.es helbidera, eta zuekin harremanetan jarriko gara behar duzuen guztiarekin laguntzeko.

  • Ezer ordaindu behar al dute eskolek?
  • Ez. ALBA misioan parte hartzea erabat doakoa da. Ikastetxeek esperimentuak egin ahal izateko beharrezko materialaren gastuak soilik ordaindu beharko dituzte. Esperimentuak espresuki diseinatu dira materiala lortzen erraza eta merkea izan dadin. Gida didaktikoan aurkituko duzue materialaren gutxi-gorabeherako prezioa.

  • Aurreko edizioren batean parte hartu badut, beste erabiltzaile bat sortu behar dut?
  • Ez. Erabiltzaile eta pasahitz berak erabiltzen jarrai dezakezu. Profil bera erabil dezakezu baita ere, betiko moduan. Pasahitza ahaztu baduzu, izena emateko atalean agertzen den esteka erabil dezakezu hura berrezartzeko. Ez baduzu gogoratzen bere garaian izena emateko erabili zenuen helbide elektronikoa, bidali laguntza-eskaera bat misionalba@cells.es helbidera.

  • Proiektuan parte hartuz gero, egingo al dugu bisitarik ALBA Sinkrotroira?
  • Ez. Proiektuaren helburuetako bat ikasleei esperientzia praktikoa eskaintzea bada ere, % 100 Internet bidez egiten da guztia.

  • Nola funtzionatzen dute sariek?
  • Laborategiko saioekin erlazionatutako sariak zein amaierako saria lau faseak gainditzea lortu duten taldeen artean zozketatzen dira. Erronka bakoitzean sari bat dago laborategiko saio bakoitzaren ondoren, lau guztira. Halaber, amaierako saria dago, baina hura ALBA misioa osatu duten taldeen artean zozketatzen da.

  • Zer gertatzen da Covid-19aren ondorioz eskoletan konfinamendu-egoerara itzultzen bagara?
  • 19-20 ikasturtean egin den bezala, ALBA misioak ahaleginak egingo ditu une honetan bizi dugun pandemia-egoeraren ondorioz etorkizunean gerta litezkeen baldintzetara egokitzeko. Laborategi-saioetako edukia ere egoki daiteke, ikasleek esperimentuak beren etxeetan egin ahal izan ditzaten eta galdetegiak bakarka eta Internet bidez erantzun ahal izan ditzaten, 2020ko martxotik uztailera egin zen moduan, eta emaitzak onak izan ziren.




Sortzailea:


Alba

Kolaboratzaileak:


Produkzioa:


eduXarxa

Utilizamos cookies propias y de terceros para finalidades analíticas y técnicas; tratando datos necesarios para la elaboración de perfiles basados en tus hábitos de navegación.
Puedes obtener más información y configurar tus preferencias desde 'Configuración de cookies'.

Configuración de cookies