Joan webguneko menuko “Sartu / Eman izena” atalera eta eman izena. Izena ematean, ikasgela (talde) bakoitzak egingo duen erronka hautatu beharko duzu.
Joan webguneko menuko “Sartu / Eman izena” atalera eta eman izena. Izena ematean, ikasgela (talde) bakoitzak egingo duen erronka hautatu beharko duzu.
Gehienez 48 orduko epean, misioan plaza daukazula dioen berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu, plataformarako sarbidearekin batera.
Sortu irakasle-profila harremanetarako datuak erabiliz.
Zehaztu zer ikasgelarekin (talderekin) hartuko duzun parte, eta talde eta misio bana sortuko dira automatikoki ikasgela bakoitzerako. Ikasgela bakoitzak talde bakarrean har dezake parte. Halaber, talde bakoitzak erronka bakarra egin dezake.
Webguneko “Gida didaktikoak” atalean, erronka bakoitzaren gida didaktikoa deskarga dezakezu. Gida bakoitza zure erkidegoko hezkuntza-curriculumera egokituta dago, eta egutegia, metodologiaren inguruko orientazioa, eduki teoriko gehigarria eta curriculumari dagokion edukia dauzka. Plataforman bertan atzitu ahal izango duzu materiala. Bi erronkak lau zatitan daude banatuta, eta honako hau eskaintzen da zati bakoitzeko: azalpen-bideo bat, eta erronka esperimentu baten bidez gainditzeko laneko planaren PDFa. Adibide-talde bat ere ikusiko duzu, DEMO izenekoa, misioaren funtzionamendua ikusi ahal izan dezazun zeure taldeekin erronkari ekin aurretik.
Erronkan zurekin parte hartuko duen ikasgela (talde) bakoitzari ongietorri-pakete bat bidaliko diogu ikastetxera. Paketean, misioa osatu ahal izateko beharko duzuen materialaren zati bat aurkituko duzue, eta baita sorpresaren bat edo beste ere, baina oraindik ez dizuegu esango zein. Gainerako tresna eta baliabideak laneko planetan daude zehaztuta, eta ikastetxeetako ohiko objektuak edo objektu arruntak dira.
Lehenengo saioan, taldeak misioa, plataforma eta ongietorri-paketea ezagutuko ditu.
Fase bakoitzean, ALBA sinkrotroiko taldeko bi pertsonaren laguntza izango duzue. Laguntzaile horiek gainditu edo ebatzi beharreko erronka edo enigmaren berri emango dizuete bideo baten bidez. Hura deszifratzeko, laneko planaren PDFa deskargatu beharko duzue, eta esperimentu bat egin ikasgelan. Amaieran, laborategiko txostena bete beharko duzue, erronka gainditu duzuela frogatzeko.
Lau faseak gainditu ostean, helmugara helduko zarete. Orduan, misioaren amaierako txostena deskargatu ahal izango duzue, ikasle bakoitzarentzako diplomaz gain; diploma horri esker, betiko gogoratuko duzue bizitakoa..
Fase bakoitzaren ondoren, webgunearen hasierako orrian agertzen den sari sorta zozketatuko da fasea epe barruan gainditu duten taldeen artean.